Zerkuntza Laborategia
Harri horrek zehazten du Artzentalesko “hiriburua” non dagoen; ametz horren azpian biltzen ziren herrikideak. Tenplarioek eraiki omen zuten elizaren ingurua Euskal Herriko bitxienetariko bat da. Etxetik gertu dagoenez, kasu handirik ez diogu ematen.

Goizean bost saio ikasleekin eta ama batekin semeari buruzko elkarrrizketa. Urduñan bazkaldu eta gero lau ebaluazio saio. Etxera bidea hartu dudanean gaua zen berriro. Semearekin egunari birpasa, afaria prestatu,… pintzela hartu orduko indarrik ez. Marrazkiok ebaluazio saoioetan egin ditut.

Plastika eta Ikusizko Hezkuntzaren klasean jorratzen ditugun prozedurak markadore bat diseinatzeko erabiliko dituzte nire ikasleek. Lehiaketaren deialdiak “zaindu maite duzun hori” leloa agertu behar dela zehazten du.

Gaurko egunak ordua aldatuta ekarri du eta denbora luzatzen dela ematen du. Dagoeneko kriston zerua, ortzadarra eta proposamen honetarako marrazkia ikusi ditugu.

Mugitzen den mundua, nik marraztu nahi dudana!

Duela hamabost urte Japonitik ekarri zidan Irenek opari hau. Hilabete honen hasieran berreskuratu nuen, egunero tintaz egindako marrazkia bertan jartzeko. Lehenengo aldiz nire bizitzan teknika hau erabiltzen dudana. Egunero zerbait berria ikasten dut.

Turistaren begiradarekin marraztu dut Zalla gaur goizean. Geratzen den “alde zahar” apurrean izena idatzirik daukan etxe bakarrarena “Gure Izerdi”  da.
Azken bolada honetan gehien isuritzen dena bertan antolatzen diren lasterketa guztietan parte hartzen duten kirolariena da. Ez besterik.
Hori dela eta, vigorexikoen herria ematen duenez, oihu berria hedatzen ari da: Gora VIGO!

Gaurkoak telebistatik hartutakoak, Tumatxak ikusteko piztu baitut. Bukaera lasai gelditu gabe joan den egun baterako.

Eguerdiko zaintza egokitzen zait asteartero. Zaindu behar dudan dela berezia mukuru dago eguraldia kaskarra denean mukuru dago. Gaur ordea bezero bakarra. Aukera baliatu dut leihotik ikusten nuena marrazteko. Hirurak saio berean, leiho beretik mugitu gabe.

Ikasle ohiak, kaletik nahiago.

Ikasle ohiak, kaletik nahiago.